Gaur egungo gure errealitatea hirueleduna da. Ezinbestekoa da pertsona batek hiru hizkuntzak menperatzea inongo mugarik izan ez dezan.
Salesianos Donostian 2009 urtean hasi genuen ingelesean murgiltzea eta euskarazko D eredua, gureaz Ikastetxe hirueleduna (eleaniztuna) eginez. Horretarako, ingeleseko irakasle natibo edo hizkuntza titulu gorendun (Proficiency) irakasleekin kontatzen dugu.
Euskararen sustapen eta erabilerarekin konprometituak gaude, eta baita ingelesarekin ere. Bi hizkuntza edo gehiago hitz egiteak burmuina eta adimenaren garapenean ondorio onuragarri sakonak ditu. Eta hau bereziki garrantzitsua da adin goiztiarretan. Izan ere, hizkuntza berri baten ikaskuntza gure Estimulazio goiztiar programaren ezinbesteko atala bihurtzen da.
Burmuina erabiltzea pentsatzea da, hausnartzea, erlazionatzea… Bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikastean burmuina adimena garatzen duten barne gatazka txikiak ebaztera behartzen da. Burmuina erabilerarekin hazten da eta seguru aski bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikasiz erabiltzea, modu erabilgarrienetariko bat izango da, geroz eta mundu globalizatuago bateko ageriko onura praktikoak gehitzen dituelako.
XXI. mendean iada kokaturiko hainbat ikerketa zientifikok, elebitasun edo eleaniztasunak, hau da, hizkuntzak ikasteak pertsona adimentsuagoan bihurtzen zaituela erakusten dute, burmuinaren garapenean ondorio sakonekin, adin goiztiarretan batez ere.
Eskaintza etapaka:
- Haur Eskola (0, 1 eta 2 urte): haurrekin harremana euskaraz da. Egunero 0, 1 eta 2 urteko haurrek ORDU BAT dute ingelesezko aktibitateekin.
- Haur Hezkuntza (3-5 urte): astean 25 orduetatik 17 ordu EUSKARAZ ematen dira eta 8 INGELESEZ.
- Lehen Hezkuntza (6-11 urte): astean 16 ordu ematen ditugu EUSKARAZ (Matematika, Euskara, Musika; Erlijioa, Gorputz Hezkuntza eta Tutoritza LH2, 4 eta 5); 8 INGELESEZ (Ingurunearen Ezagutza, Ingelesa, Plastika eta Tutoritza LH1 eta 3); eta 2 GAZTELANIAZ (Gaztelania)
Gure irakaslegoa lehen mailakoa da, eta hizkuntzen kasuan, titulu maila gorendunak (Proficiency, EGA, C2…) edo ingeles hizkuntzako jatorrizko herrialdekoak dira
KAREN GUTTERIDGE: Haur Eskola. 0, 1 eta 2 urte.
LEIRE ALKAIN: Haur Hezkuntza. 4 urteko gelako tutorea.
AMAIA HUTTON: Lehen Hezkuntzako irakaslea.
ANTHONY GRADY: Lehen Hezkuntzako 3. mailako tutorea.
JON SAAVEDRA: Lehen Hezkuntzako 1go mailako tutorea.
SUSANA MURUZABAL: Bigarren Hezkuntzako 2. mailako tutorea.
MYRIAM HERNÁNDEZ: Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Elkarrizketa laguntzaileak Bigarren Hezkuntzan (Estatu Batuarrak)