Salesianos Donostian, 0tik 16 urtera bitarteko haurrak euskaraz eta ingelesez hezten ditugu. Ikaskuntza maitatu, garatu eta maila intelektual, pertsonal eta sozialean hazteko aukera eskaintzen dugu.
Heztea askoz gehiago delako.
0 eta 6 urte bitartean da plastikotasun zerebral gehien dagoen momentua eta baita ikaskuntza gaitasun sinestezinak ere. Gure estimulazio programekin antolaketa neuronal ona eta ikaskuntza sustatzen ditugu.
Guztiek ez dugu modu berdinean ikasten, eta ez ditugu interes berdinak ere. Adimen anitzen aldetik lan eginda ikasleei aukerak ematen dizkiegu beraien interesak kurrikulumeko edukiekin lotzeko.
Ikasleak bere eta gainontzekoen ikaskuntza maximizatzeko taldeka lan egiteko proposamen didaktikoak jartzen ditugu martxan.
Salesianos Donostia eskola-jazarpena onartzen ez duen KiVa Zentroa da. Gure irakaslegoa metodologia eta erremintatan trebatua dago jazarpen kasu posibleak aurreikusi eta esku hartzeko.
Gaur egungo gure errealitatea hirueleduna da. Ezinbestekoa da ingelesa eta euskara menperatzea mugarik ez izateko. Gure ingeleseko irakaslegoa natiboa da eta titulu maila gorenduna, Proficiency.
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, lan kooperatiboa, ulerkuntzarako irakaskuntza, pentsamendu estrategiak… bezalako tresna pedagogikoak erabiltzen ditugu. Gainera psikologo, pedagogo eta logopeda talde bat dugu ikasleen ikaskuntza zailtasunak hauteman eta gainditzeko.
Egoera emozionalak gure ikaskuntza baldintzatzen du. Salesianos Donostian ikaskuntza giro atsegina eta lasaia bilatzen dugu, non zaintze, errespetu eta emozioen onarpenerako tartea dagoen.
Eta asteburuan zehar ere ikasten jarraitzen dugu gure GAZTETXO Antzerki Eskola eta Aisialdiko taldearen bitartez. Adimen anitzak eta baloreak lantzen ditugu arte eszenikoen bitartez.
Gure hezkuntza oinarritzen den baloreak unibertsalak dira, eta horregatik Ikastetxe Salestarrak mundu guztian zehar zabaldu dira.
Pertsona bakoitzak gaitasun eta ezaugarri berezi batzuk ditu eta gure lana hauek identifikatu eta indartzea da. Denok berdinak garelako, baina pertsona bakoitza paregabea delako.
Haur bakoitzaren prestakuntzarako gakoa dira eta beraz beraien prestakuntza propioa eta irakasle bezalako trebetasuna funtsezkoak dira.
Salesianos Donostia Ikastetxea/School
Lizardi Bidea, 12
20015 Donostia