Matematiketarako erraztasun handiagoa duen haur bate z da derrigorrez arteetarako sortzaileagoa den gaur bat baino adimentsuagoa. Adimen mota ezberdinak dituzte, besterik ez.
Adimen anitzen teoria Howard Gardner psikologo estatubatuarrak asmatu zuen adimen bakarraren ideiatik urrunduz. Gardner-ek giza-bizitzak hainbat adimen moten garapena behar duela proposatu zuen.
Adimen anitzak: 8 adimen mota
- Hizkuntza-adimena:
Hizkuntza-adimenak ez du ahozko komunikazio gaitasunari erreferentzia egiten soilik, baizik eta komunikatzeko beste modu batzuei ere, hala nola idazketa, imintzioak, etab.Komunikatzeko gaitasun hau hoberen menperatzen dutenek hizkuntza-adimen hobea dute. Adimen mota hau nagusitzen den lanbideak politikari, idazle, poeta, kazetari… izan daitezke
- Adimen logiko-matematikoa:
Denbora luzez adimen logiko-matematikoa pertsona baten adimen maila hautemateko neurri bezala erabili izan da.Bere izenak dion bezala, adimen mota hau arrazonamendu logikorako gaitasuna eta problema matamatikoen ebazpenari lotzen zaio. Mota honetako problemak ebazteko azkartasuna da daukazun adimen logiko-matematikoa neurtzen duen adierazlea.
Adimen-koziente (IQ) proba ospetsuak adimen mota honetan oinarritzen dira eta maila txikiago batean hizkuntza-adimenean. Zientzialari, ekonomialari, akademiko, ingeniari eta matematikoak adimen mota honetan nabarmendu ohi dira.
- Adimen espaziala:
Mundu eta objektuak ikuspuntu ezberdinetatik behatu ahal izateko gaitasuna adimen mota honekin dago erlazionatua, eta bertan xakelari eta ikus-arteko profesionalak (margolariak, diseinatzaileak, eskultoreak…) nabarmentzen dira.Adimen mota honetan nabarmentzen diren pertsonek irudi mentalak bururatu, marraztu eta xehetasunak hautemateko gaitasunak izaten dituzte, eta baita estetikarekiko zentzu pertsonal bat ere.
- Adimen musikala:
Musika arte unibertsal bat da. Kultura guztiek dute musika motaren bat. Burmuinaren gune batzuk musikaren interpretatze eta konposizioarekin lotutako funtzioak gauzatzen dituzte. Beste edozein adimen mota bezala trebatu eta hobetu daiteke.Adimen mota honetan nabarmentzen diren pertsonak musika tresnak jo eta musika piezak erraztasunez irakurri eta konposatzeko gai diren horiek dira.
- Gorputz eta zinestesi adimena:
Tresnak maneiatu edo hainbat emozio azaltzeko behar diren gorputz eta mugimendu gaitasunak, historiako kultura guztien garapenerako funtsezko aldei bat irudikatzen dute.Tresnak erabiltzeko gaitasuna gorputz eta zinestesi adimen kontsideratua da. Gorputzaren bitartez sentimenduak adierazteko gorputz adimena erabiltzen da ere.
Dantzari, aktore, kirolari eta baina kirurgialari eta sortzaile plastikoak ere dira bereziki bikainak adimen mota honetan, guztiek erabili behar baitituzte beren gaitasun fisikoak modu arrazionalean.
- Adimen intrapertsonala:
Norberaren barne eremua ulertu eta kontrolatzeko gaitasuna ematen diguna da adimen intrapertsonala.Adimen intrapertsonalean nabarmentzen diren pertsonak beren sentimendu eta emozioetara heldu eta beraiei buruz hausnartzeko gai dira. Adimen honek beren introspekzioan sakondu eta norbera den bezalakoa zein arrazoigatik den ulertzeko aukera ere ematen die.
- Adimen interpertsonala:
Adimen interpertsonalak beste pertsonekiko gure zentzumenek antzematea lortzen dutenaz aratagoko gauzak sumatzea ahalbidetzen du. Hitz edo imintzio, eo hitzaldi bakoitzaren helburu eta helmugak interpretatzeko gaitasuna ematen duen adimena da. Adimen interpertsonalak beste pertsonekin enpatizatzeko gaitasuna ebaluatzen du.Talde jendetsuekin lan egiten duten pertsonentzako oso adimen baliotsua da. Gainontzekoen egoera eta arazoak hauteman eta ulertzeko gaitasuna, errazagoa da adimen interpertsonala edukiz (eta garatuz) gero. Irakasle, psikologo, terapeuta, abokatu eta pedagogoen profilak izan ohi dira adimen mota honetan altuen puntuatzen dutenak.
- Adimen naturalista:
Adimen naturalistak naturari loturiko alderdiak hauteman, desberdindu eta mailakatzea ahalbidetzen du, animali eta landare espezie edo klima, geografia edo naturako fenomenoekin erlazionatutakoak esate baterako.Adimen mota hau Gardner-en Adimen Anitzei buruzko jatorrizko ikerketa ondoren izan zen gehitua, 1995. urtean hain zuzen ere. Gardner-ek beharrezkoa ikusi zuen adimen hau txertatzea gizakiaren (edo beste edozein espezieren) biziraupenerako funtsezko adimen bat delako, eta eboluzioa ekarri duelako.