Hezkuntza etapak

Gaur egungo hezkuntza, irekia eta plurala, guztientzakoa, non balore eta gaitasunen eskuratzea den gure erroka garrantzitsuenetariko bat.

Salesianos, familien laguntzarekin, ikasle bakoitzaren guztizko garapena lortu nahi dugun lekua da. Horretarako haur bakoitza hezkuntza prozesuaren erdian kokatzen dugu, prozesuaren protagonista eta arduradun eginez.

Euskadin aintzindariak gara Europa, Asia edo Amerikako ikastetxe entzutetsuenetan frogatutako azken hezkuntza teknikak ezartzen.

Modu honetan, bakea, lankidetza eta eskuzabaltasuna errealitate izango diren gizarte baten eraikuntzan laguntze dugu.

Hezkuntza etapak

Haurtzaindegia

Gure haurtzaindegiak 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako eskaintzen du zaintza eta hezkuntza. Haur bakoitzaren garapen eta arreta hobetze aldera 4 gela ezberdinetan banatzen dira: haurtxoen gela, katuka gela, urtebeteko gela eta bi urteko gela.

Informazio gehiago

Haur Hezkuntzako 2. zikloa

3 eta 5 urte bitarteko etapa funtsezkoa da gure ikasleen garapen integralerako. Estimulazio goiztiarraren teknikak erabiltzen ditugu, xake hastapena, robotika eta instrumentuen ikaskuntza bezalako beste metodologia batzuekin batera. Halaber, ingelesean murgiltzea hasten dugu, euskararekin baterako hizkuntza gidari bezala.

Informazio gehiago

Lehen hezkuntza

6 eta 11 urte bitarteko etapak adimen anitzak, ikaskuntza kooperatiboa eta pentsamenduan oinarritutako ikaskuntzaren inplementazioarekin kontatzen du, pentsalari ezin hobeak eratzeko helburuarekin.
Ingelesa eta Euskara dira etapa honetan hizkuntza gidariak

Informazio gehiago

DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 12 urterekin hasten den derrigorrezko etapa bat da eta 4 urteko iraupena du. Helburua ikasleak ondorengo ikasketa edo lan bizitzarako prestatzea da ( Bigarren Hezkuntzako graduatua lortzea).

Informazio gehiago

Gainera

OLH

Programa honek DBH amaitu ez duten gazteen gizarteratze eta hezkuntza eta lanbide sartzea ahalbidetzen du. Prestakuntzarik gabeko ikasketen uzte goiztiarra ekiditeko etapa berri bat da, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortzeko helburuarekin.

Informazio gehiago

University of Cambridge

Cambridge-en zentru ireki bat gara, eta beraz University of Cambridge entzutetsuaren azterketak eskaintzen ditugu nahi duen guztiarentzat.

Informazio gehiago

Pastoral plana

Gure ikastetxearen izaera erlijiosoa dela eta garrantzi handikoa kontsideratzen dugu ikasleen balore kristauetan hezkuntza.

Informazio gehiago

Barne proiektuak

Duela hainbat ikasturtetatik, ikastetxeko irakaslegoa hainbat barne proiektu burutzen ari da ikasleekiko hezkuntza lana faboratu eta indartzeko helburuarekin.

Theatre in english

Arte eszenikoen bitartez ingelesaren erabilera, entzutea eta ikaskuntza faboratzen dugu ikasleen artean.

Normalkuntza linguistikoa

1997.urtetik Eusko Jaurlaritzaren ULIBARRI programan hartzen dugu parte, gure Ikastetxean Euskararen normalkuntza lortzen joateko.

Jolas dezagun euskaraz!

Jolasa Euskara barneratzeko modu bat da, maitatzekoa, modu ludikoan eta motibazio maila altuarekin ikastekoa.

Kulturartekotasuna

Berdintasun baloreetan hezten ditugu ikasleak, denok berdinak gara gure jatorri edo egoera soziala edonolakoa dela ere.

Having fun in english

Musika, gorputz adierazpena eta jolasaren bitartez ingelesaren ezagutza hobea lortzea, listening eta speaking gaitasunak hobetzea lagunduz.

Ingurumena

Ingurumenaren zaintze eta baliabideen erabilera egokiaz kontzientziatzen ditugu ikasleak.

Teknologia berriak

Ikastetxean dauden errekurtso informatiko eta teknologikoen etengabeko moldaketa, berrikuntza eta hobekuntza bultzatu eta sustatzen dugu.

Garbitasun eta osasuna

Balore pertsonalak azpimarratzen ditugu, gizaki bezala garatzen lagunduko dien ohiturak erakutsiz.