Helburua ikasleak geroz eta autonomoagoak izatea da, beraiek baitira beren ikaskuntzaren arduradunak, bere neurri eta errimo pertsonaleko ikaskuntza izan eta batak besteari laguntzeko balio diezaioten.
Honela garrantzi handiagoa ematen diogu ikaskuntza prozesuari ikaskuntza horren nota formako emaitzari baino.
Ikaskuntza kooperatiboak aurkezten dituen abantaila garrantzitsuenak ondorengoak dira:
- Ikasten ikastea sustatzen du. Ikasleek beren ezagutza propioa eraikitzen dute beren ikaskideekiko elkarrekintza eta konponbideen bilaketaren bitartez.
- Interdependentzia positiboa sortzen du. Guztiak daude gainontzekoen mende, eta helburu komun bat dute beraien artean laguntzera eta besteen lana baloratzera eramaten dituztenak.
- Norbanakoaren autonomia indartzen du. Ikasle bakoitza lan batetaz arduratzen da eta honekin helburu komun bat lortzea ahalbidetzen du.
- Erantzukizuna, komunikazioa, solidaritatea eta taldeko lana bezalako baloreak sustatzen ditu.
- Erlazio interpertsonal eta gaitasun sozialak hobetzen ditu, ikasleak kide desberdinekin komunikatzea eraginez.
- Ikasleek informazioa elkarrekin prozesatzea eta horretaz ikastea eragiten du.
- Aniztasunari arreta errazten du. Ikasleak beren lankideen irakasle bihurtzen dira helburu komunaren bilaketan beren ezagutzak elkar-banatzean.
- Ikasleen autoestimua handitzen du.
- Ikasleen autokritika gaitasuna garatzen du, autoebaluazioa egitea behartuak egoteagatik.
- Ikasleak motibatzen ditu, bere interes eta inplikazioa esnatzen ditu eta esperientzia bat sortzen du.